Haur eta nerabeen parte-hartzearen garrantzia gure udalerrietan

Haurrak herritarren parte dira eta, horregatik, beren ikuspegia beharrezkoa da politika publikoetan; horrela, haurren parte-hartzea funtsezko ardatza da gizarte aktiboak eta kritikoak sortzeko eta haurrak bizi diren lekuaren parte sentitzeko.  Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak haurren eta nerabeen parte-hartzeari balioa eman nahi dio eta sustatu gure Komunitatean. Xede horrekin prestakuntza hau eskaintzen du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta UNICEFekin elkarlanean.

Prestakuntza doakoa eta presentziala da, eta 50 plaza daude. Eskaerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta itxaron zerrenda bat gaituko da egon daitezkeen bajetarako. Haurrek eta nerabeek parte hartzeko Nafarroako udal guneetako teknikariei, politikariei edota dinamizatzailei zuzenduta dago.

Irailaren 30a baino lehen izena eman behar da. Deskargatu Egitaraua.

Helburuak:

  • Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko ikuspegi teorikoa txertatzea
  • Haur eta nerabeekin parte hartzeko guneak sortu eta kudeatzeko behar diren tresna metodologikoak eskuratzea
  • Haurren parte-hartze arrakastatsuen esperientziak ezagutzea

Edukiak:
 

  1. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren gaineko oinarrizko datuak.
  2. Haurren parte-hartzea “definituz”.
  3. Zergatik den garrantzitsua haurren parte-hartzea eta zertarako balio duen: onurak haurren garapenerako eta komunitaterako.
  4. Lorpen maila handia izan duten esperientziak haurren parte-hartzean.
  5. Nola antolatu udalerri batean haurren parte-hartzea, ahalik eta hobekien gara dadin (haurren toki kontseiluak, haurrek parte hartzeko taldeak, haurrendako tokiko planak, haurrendako planei segimendua egiteko batzorde teknikoak...)

Metodologia:
Ikastaroak zati teoriko bat dauka, eta praktikarekin konbinatzen da mugimenduaren, sormenaren eta jolas dinamiken bidez, ikasleek haurrekin egiten den lana lehen pertsonan esperimentatu ahal dezaten.

Nork ematen du:
 Los Glayus elkartea, haurren parte-hartzearen eta eskubideen arloan 18 urte daramatzate lanean.
Haurrek eta nerabeek parte hartzeko 120 talde baino gehiago lagundu dituzte Asturiasko 30 udalerritan; gainera, haurrei buruzko udal planak prestatzeko prozesuetan hartu dute parte.

Jarduera: 
Prestakuntza
Data: 
2024/10/07
Ordua: 
9:00etatik 14:30era
Lekua: 
Printzipeko Aterpetxea, Goroabe Kalea 36
Herria: 
Pamplona - Iruña