Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):
Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.
Instalazioen deskribapena:“Lombas I” haize-parkea, 39,05 MW-ekoa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak.
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es