Nafarroako Gobernuak gizarte ekonomiaren eredua sustatuko du 37,5 milioirekin 2024ra arte

Chivite Presidenteak sektore honi zuzendutako eta 362 enpresa berri eta 4.030 lanpostu sortzea helburu duen bigarren plana aurkeztu du gaur, ostirala
 

Maria Chivite Nafarroako Presidenteak 2024ra arte 37,5 milioi euroko aurrekontua izango duen Gizarte Ekonomiako bigarren Plan Integrala aurkeztu du gaur, ostirala, Foru Erkidegoko ekonomia eta gizartea suspertzeko giltzarritzat jo duen ekoizpen-eredua sustatzeko.

Beriaingo Tasubinsa-ko instalazioan ospatu den aurkezpen ekitaldira halaber etorri dira Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Juan Antonio Pedreño Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa-Konfederazioko (CEPES) lehendakaria eta Ignacio Ugalde CEPES Nafarroako lehendakaria.

Planak, zein Nafarroako Gobernuak aste honetan onartu duen, gutxi gorabehera berrogeita hamar ekimen eta proiekturekin kontatzen du, zein bideratuta dauden, beste helburu batzuen artean, 362 enpresa eta 4.030 lanpostu berri sortzera. Zehazki, dokumentuak barne hartzen ditu lau estrategia lerro nagusi: Pertsonak, Enpresak eta erakundeak, Sektorea, Gizartea eta lurraldea. Helburuak dira gizarte eta lurralde kohesioa sendotzeko bidean jartzea; justua, inklusiboa eta jasangarria den enplegua mantendu, berreskuratu eta sortzea; gizarte ekonomia eta pertsonak oinarritzat dituzten ereduen ezarpena sustatzea. Espero da planaren pertsona eta enpresa onuradunak, hurrenez hurren, 2.435 eta 1.262 izatera heltzea. Gehiago irakurri

2021/09/24, Ostirala