Nafarroako Gobernuak eta UNICEFek lankidetza-protokolo bat sinatu dute haurrek eta nerabeek gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko

Bai Nafarroako Gobernuak, bai UNICEFek, urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatu nahian. Lankidetza hori formalizatzeko, protokolo bat sinatu dute, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko ahaleginak partekatzen jarraitzeko, eta gizartea eta guztien ongizatea hobetzeko ekintzetan inbertitzeko. Zehazki, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta UNICEFeko Nafarroako Batzordeak sinatu dute protokoloa.
 
Protokolo horrek haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzen lagunduko duten partaidetza mekanismoak garatzeko helburuak eta ekintzak biltzen ditu, eta, horien artean, ekintza hauek daude:

• Toki erakundeak sustatu eta babestea, Haurren Partaidetzarako Organoak sortzeko eta indartzeko

• Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko prestakuntza ekintzak eta zabalkunde kanpainak bultzatzea

• Haurren parte-hartzerako eskubidea bermatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko ekintzak

• Materialak hizkuntza atseginean argitaratzea, haurrek eta nerabeek beren eskubideak behar bezala ezagut ditzaten

• Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Nafarroako Kontseilua bultzatzea
 

Hitzarmena deskargatu
2023/02/16, Osteguna