Erabilera-baldintzak

Nafarroako Gobernuak webgune horretan argitaratutako datuetara sartzeak erabilera-baldintzak onartzen direla esan nahi du; horien helburua Nafarroako Gobernuak sektore publikoko informazioaren berrerabilpenarekin duen konpromisoa babestea eta sustatzea da eta, horrela, datu multzoen hartzaileek komunitatearen hazkundean laguntzea ahalbidetzen du, horien ustiapenetik eskuratutako etekinak ekartzea.

Zalantzarik baldin baduzu edo erabilera-baldintzei buruzko aipamenik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikoan. opendata@navarra.es.
 
Datu multzoei aplikagarria den lizentzia

image

Nafarroako Gobernuak eskainitako datu multzo guztiak, kontrakoa adierazi ezean, Creative Commons-(CC-by 4.0) Aitorpena lizentziaren baldintzetan argitaratuko dira eta aukera hauek eskainiko dituzte: 
  • kopiatu, banatu eta publikoki hedatzea,
  • horien analisi edo azterketaren ondorioz eratorritako lanetarako oinarri gisa balio izatea,
  • merkataritzako edo merkataritzakoak ez diren xedeetarako erabili ahal izatea,
  • aldatu, eraldatu eta egokitu ahal izatea eta aldaketa horien berri ematea.
 
Era berean, datu multzoetan jasotako informazioaren berrerabilpena baldintza orokor hauen mende egongo da:
  • Informazioaren edukia ez aldatzea
  • Informazioaren zentzua ez desnaturalizatzea 
  • Iturria aipatzea
  • Azken eguneraketaren eguna aipatzea
 
Erabilera-baldintzak onartzeak ez du esan nahi datu multzoen gaineko egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak aitortzen direnik.  Nafarroako Gobernuak erabiltzeko kontraprestazio ekonomikoak ordaintzea beharrezkoa izango den datu multzoak argitaratzeko eskubidea gordeko du. Kontraprestazio horien zenbatekoak datu multzoen bilketa, produkzio, erreprodukzio eta hedapenarekin lotutako kostuak estaltzea izango du xede, baina inolaz ere ez da izango kostu horiek baino handiagoa. Kontraprestazio aplikagarrien zenbatekoen zerrenda eskuragarri egongo da datu multzoen argitalpenarekiko aldi berean.
 
Aitorpena

Datu multzoak Creative Commons – (CC-by 4.0) Aitorpena lizentziaren baldintzapean erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzeak egiletza onartzea eta Nafarroako Gobernua datu multzoen iturri gisa honako modu honetan aipatzea esan nahi du:
Datuen iturria: Nafarroako Gobernua
Aipamena HTML formatuan gehitzen bada, ondorengo markaketa edo antzekoa erabili dezake:
<p>Fuente de los datos: <a href="https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data" title="Datu Irekiak Navarra">Gobierno de Navarra</a>.</p>
 
Datu multzoetako aldaketak eta erabilera-baldintzak

Nafarroako Gobernuak edozein unetan gehitu, ezabatu edo aldatu ahal izango ditu argitaratutako datu multzoak edo erabilera-baldintzak. Aldaketa horien iragarpena hemen argitaratu ahal izango da: Nafarroako Open Datan. Egindako aldaketa oro argitaratzen denetik beteko da, kontrakoa adierazi ezean.

Nafarroako Gobernuak argitaratutako datu multzoen gainean egindako aldaketa edo eraldaketa oro identifikatu egin beharko da banatzerako garaian.

Datu multzoak erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzen dituzten pertsona edo erakunde guztiak Nafarroako Gobernuari datu multzoen erabilerarekin lotutako edo hortik eratorritako proiektuen berri ematera estutzen ditugu, publikoki adierazteko moduan, sektore publikoko informazioaren berrerabilpen-politikak bultzatzeko xedearekin.
 
Datu multzoen bermea

Nafarroako Gobernuak ez du inolako bermerik eskaintzen argitaratutako datu multzoei dagokienez, beraz, datu multzoak behar bezala kudeatzeko ahalegina egiten duen arren, ezin du bermatu horien segurtasuna, eguneraketa, zehaztasuna edo etengabeko sarrera.

Datu eta datu multzoek egile-eskubiderik edo hirugarrengoen jabetza intelektualik ez dutenik ere ez du bermatzen Nafarroako Gobernuak. Datu multzoen erabilera erabiltzaileek edo berrerabilpeneko eragileek egingo dute, beren kabuz eta beren arriskuaren mende.
 
Erantzukizuna alde batera uztea

Nafarroako Gobernua eta bertako organismo, erakunde edo eragileak ez dira datu multzoen erabilerak, zuzenean edo zeharka, eragindako kalte edo galeren erantzule egingo, kalte ekonomikoak, materialak edo datuen gainekoak barne.
 
Erabiltzailearen edo berrerabilpeneko eragilearen erantzukizuna

Datu multzoen erabiltzailea edo berrerabilpeneko eragilea 2007ko azaroaren 16ko sektore publikoko informazioaren berrerabilpenari buruzko 37/2007 Legearen mende egongo da, bereziki horren zehapen-araubidearen mende, baita informazioaren erabilerari eragiten dion araudi ororen mende ere, hala nola izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 3/2018 Lege Organikoa eta jabetza intelektualeko Legearen testu bategina onartzen duen 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua.

Dokumentu honetan adierazitako erabilera-baldintzak edo datu multzoak argitaratutako lizentziaren baldintzak ez betetzearen ondorioz, Nafarroako Gobernua edo bertako organismo, erakunde, enpresa edo eragileren bat lege-ekintzen xede izango balitz edo ekonomikoki zigortua izango balitz, datu multzoak erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzen dituen pertsonak edo erakundeak Nafarroako Gobernuaren aurrean edo haren organismo, erakunde, enpresa edo eragileen aurrean aitortuko ditu sor daitezkeen gastu (prozesalak barne), zigor edo kalte-ordainak, haiek guztiz kaltegabe utziz.

Hori horrela, datu multzoak erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzen dituen pertsona edo erakunde orok Nafarroako Gobernuari eta haren organismo, erakunde, enpresa edo eragile guztiei indemnizatzea eta erabilera-baldintza horiek ez betetzetik edo informazioa erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzetik soilik sor daitezkeen erreklamazioetatik salbuestea onartuko du.

Nafarroako Gobernuak, bestalde, bere interesak zaintzeko dagozkion lege-neurriak hartzeko eskubidea izango du, horrek datu multzoak erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzen dituen pertsonaren edo erakundearen erantzukizunari eta indemnizazioari uko egin gabe.
 
Bertan behera uztea

Nafarroako Gobernuak bere kabuz, aldez aurretik iragarri gabe, datu multzoetarako sarrera bertan behera utzi edo kendu ahal izango dio  bere aldebakarreko irizpidearen arabera erabilera-baldintzak eta indarrean dagoen legedia betetzen ez dituen orori edo datu multzoak modu kaltegarri edo desegokian erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzen dituen orori. Bertan behera utzi edo kenduz gero, pertsona edo erakundeari ez zaio datu multzoak erabili edo erreproduzitzen berriro utziko eta, gainera, Nafarroako Gobernuak eskura duen edozein baliabide erabili ahal izango du erabakia betetzeko.

Bertan behera uzte edo kentze horrek ez du eraginik izango datu multzoak bertan behera uztearen edo kentzearen xede den pertsonaren edo erakundearen bidez, on ustez jaso dituztenen gain eta, bestalde, erabilera-baldintzak betetzen dituztenen gain.
 
Laguntzarik gabe

Nafarroako Gobernuak edo bertako organismo, erakunde, enpresa edo eragileek pertsona edo erakunde batek egindako datu multzoen erabilera edo erreprodukzioan parte hartu, babestu edo bultzatzen duenik ezingo da publikoki adierazi, iradoki edo aditzera eman eta azken erabiltzailearengan Nafarroako Gobernuaren edo haren organismo, erakunde, enpresa edo eragileen partaidetzari edo laguntzari buruzko zalantzak sor ditzaketen idatzizko izendapenak, grafikoak, ikusizkoak, entzumenezkoak edo beste nolanahikoak erabiltzeari utzi beharko zaio, informazioaren edo datu multzoaren erabiltzailearen jardueran.