Legeak
Administrazio Publikoen Open Data proiektuak zuzentzen dituen egungo legeria hau da:
Europar Batasunaren esparruan
- Europako Parlamentuaren eta Europako Batzordearen 2016/2102 Zuzentaraua, 2016ko urriaren 16koa, sektore publikoko erakundeen webguneen eta gailu mugikorretako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa.
- 2013/37/UE zuzentaraua, Sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzko 2003/98/EK Zuzentaraua aldatzen duena.
- 2003/98/CE zuzentaraua, Sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzkoa.
- Liburu Berdea: sektore publikoaren informazioa Informazioaren Gizartean.
Estatu esparrua
- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, hamairugarren azken xedapenaren bidez aldaketa egiten duena azaroaren 16ko 37/2007 Legean, sektore publikoko informazioa berriz erabiltzeari buruzkoan.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa
- 18/2015 Legea, uztailaren 9koa, Sektore publikoaren informazio berriz erabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea aldatzen duena.
- 37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzkoa
- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzkoa
- 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzkoa
- 27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena (2003/4/EK eta 2003/35/EK barne hartuta)
- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa
- 8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta Prezio publikoei buruzkoa
- 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duena
- 1495/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Sektore publikoaren informazio berriz erabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duena
- 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testua onesten duena
- Aport proiektua
- ENI (Esquema Nacional de Interoperabilidad)
Autonomia erkidegoen esparrua
- 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa
- 11/2007, Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzkoa
- 11/2012, Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa