Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua aldatzen duen foru dekretuaren proiektuari buruzkoa

Aldez aurreko kontsultaren xedea da Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 13.bis artikulua aldatuko duen foru dekretuaren eraginpean egon litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea, ondoko hauei buruz:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia ote den.

c. Arauaren helburuak.

d. Egon litezkeen beste aukera batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko irailaren 25etik urriaren 16ra bitarte