Aldez aurreko jendaurreko kontsulta, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duen foru dekretuari buruzko proiekturako
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da herritarren iritzia eta ordezkaritza handiena duten erakundeena jasotzea, hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duen foru dekretuari buruzko proiektuaren eraginpean gerta litezkeenena, honako arlo hauei dagokienez:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak)
FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
87/2021 Foru Agindua, irailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 29tik urriaren 20ra bitarte