Aldez aurreko kontsulta publikoa, 69/2008 Foru Dekretua aldatzeko Foru Dekretuaren proiektua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onartzen duena

Aldez aurreko kontsulta honen helburua da jasotzea zer iritzi duten balizko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek. Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan araututako zerbitzuak eguneratu nahi dira, eta, bereziki, argitu eta harmonizatu nahi dira laguntzaile pertsonala izateko eta mendekotasuna dutenak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko prestazio ekonomikoak, aipatutako zorroan arautu baitira, hain zuzen ere 39/2006 Legean (Mendekotasunaren Legea) eta hura garatzeko arauetan xedatutakoarekin (abenduaren 14ko 39/2006 Legea, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).
a. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

b. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c. Arauaren helburuak.

d. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

FITXA

Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko urriaren 9tik 30era.