Aldez aurreko kontsulta publikoa foru agindu bat prestatzeko, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da arau berriaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiko erakundeen iritzia jasotzea, datorren arau horren bidez onetsiko baitira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak; gai hauei buruzko iritzia, hain zuzen:
  1. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  2. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauak zer helburu dituen.
  4. Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
119/2019 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko urtarrilaren 7tik 28ra.