Aldez aurreko kontsulta publikoa, BEZaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko sistema berria arautzen duen foru dekretuaren proiektua prestatu aitzin

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da datorren arauaren eraginpean gerta litezkeen herritar eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea, arau horren bidez aldatuko baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen Erregelamendua, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren bidez onetsia.
 

a. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
b. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
c. Arauaren helburuak.
d. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

FITXA

Departamentua:
Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko martxoaren 7tik 25era.