Aldez aurreko kontsulta publikoa, foru agindu baten proiektua prestatzeko. Foru agindu horren bidez arautuko dira Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean diren ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako etapari dagozkion irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia
Aldez aurreko kontsulta publiko honen helburua da foru agindu baten proiektuak ukituko lituzkeen herritarren eta erakunde ordezkagarrien iritzia jasotzea. Foru agindu horrek arautuko lituzke Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean diren ikastetxeen Lehen Hezkuntzako etapari dagozkion irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia. Honako hauei buruz da kontsulta:
- Ekimenaren bidez zein arazo konpondu nahi diren.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua.
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
6/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana.
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko urtarrilaren 19tik otsailaren 8ra bitarte