Aldez aurreko kontsulta publikoa, Foru Dekretu bat prestatzeko, ekainaren 30eko 182/1997 Foru Dekretua indargabetzearren

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da jakitea zer iritzi duten ekainaren 30eko 182/1997 Foru Dekretuaren indargabetzearen eraginpean gerta litezkeen herritarrek eta ordezkaritza handiena duten erakundeek:
  1. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  2. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauak zer helburu dituen.
  4. Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
3/2018 Foru Agindua,urtarrilaren 31koa, Garapen ekonomikorako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgia egon zen 2018ko apirilaren 30etik maiatzaren 23ra