Aldez aurreko kontsulta publikoa honako Foru Dekretu hau prestatzeko: foru dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira nafarroako foru komunitatean ibilgailu gidaridunak alokatzeko jarduera ustiatu eta kontrolatzeko baldintzak
Aldez aurreko kontsulta publiko honen helburua da foru dekretu honek ukituko lituzkeen herritarren eta erakundeen iritzia jasotzea: Foru Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailu gidaridunak alokatzeko jarduera ustiatu eta kontrolatzeko baldintzak. Kontsulta gai hauei buruzkoa da:
- Ekimenaren bidez zein arazo konpondu nahi diren.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
80/2021 Foru Agindua, abenduaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana.
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko urtarrilaren 13tik otsailaren 2ra bitarte