Aldez aurreko kontsulta publikoa, Lanbide Heziketako zenbait curriculumak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko asmoz, foru dekretu batzuen proiektuak prestatzeko

Aldez aurreko kontsultaren xedea da, Lanbide Heziketako zenbait tituluren curriculmak Nafarroako Foru Komunitatean ezarri eta egokitzeko asmoz, datozen foru dekretuen eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea, ondoko honi buruz: 

a. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
b. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
c. Arauaren helburuak.
d. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

 

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lanbide Heziketako zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko irailaren 20tik urriaren 10era.