Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegietako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzeko, foru agindu proiektuari buruz

Aldez aurreko kontsulta honen helburua da jasotzea zer iritzi duten balizko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek. Arauaren bidez nahi dena da Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegietako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa bideratu eta koordinatu.
a. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

b. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c. Arauaren helburuak.

d. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lanbide Heziketako zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko azaroaren 10etik abenduko 1ra.