Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua aldatzeko prozedura prestatzeko
Aldez aurreko kontsulta publiko honen helburua da Foru Dekretu baten proiektuak ukituko lituzkeen herritarren eta erakunde ordezkagarrien iritzia jasotzea. 56/2019 Foru Dekretuaren Lehen Xedapen Indargabetzailearen edukia egokitu, eta 21.2 eta 22.2 artikuluen aldaketa aztertzen ari da. Honako hauei buruz da kontsulta:
- Ekimenaren bidez zein arazo konpondu nahi diren.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
Foru-Agindua: 5/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 28koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilariak emana
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko otsailaren 1etik 28ra bitarte