Aldez aurreko kontsulta publikoa, udalen hirigintza-planeamendua prestatzeko diru laguntzak arautuko dituen foru dekreturako proiektua prestatzeko

Aldez aurreko kontsultaren xedea da arau berriaren eraginpean gerta litezkeen pertsonen eta erakunde nagusien iritzia biltzea gai hauen gainean:


a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c. Arauaren helburuak.
d. Aukeran dauden beste alternatiba batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
34/2021 Foru Agindua, irailak 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 15etik urriaren 15era bitarte