Aldez aurreko kontsulta publikoa,IKKS 2020 Araua onartzen duen Foru Aginduaren proiektuari buruzkoa.Arau horrek arautzen ditu unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak garatu, ezarri eta aitortzeko betekizunak
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da jakitea zer iritzi duten ondotik aipatzen diren gaiei buruz IKKS 2020 Arauaren eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan KKS ezartzeko eta mantentzeko programaren garapenaren eraginpean gerta litezkeen herritarrek eta ordezkaritza handieneko erakundeek:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauak zer helburu dituen.
- Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
3/2020 Foru agindua, urtarrilaren17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko urtarrilaren 24tik 2020ko otsailaren 13ra.