Berrerabilpena eta datuen irekiera 2013-2014
Administrazioak herritarren zerbitzura jarri beharreko jarduera izan behar du informazio publikoaren berrerabilerak; ekimen partikularra eta haren erabilera erraztu behar dira. Hain zuzen ere, 11/2012 Foru Legeak, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa, Administrazio Publikoak informazio publikoa berrerabil dadila sustatuko duela arautzen du bere 14. artikuluan. Bertan berrerabilera Administrazio Publikoaren esku dauden eta erabilera librekoak diren datuak merkataritzako helburuetarako edo bestelakoetarako erabiltzea bezala erazagutzen du.
Berrerabilera sustatzeko asmoz, eta Open Data Nafarroa ekimenaren bi urte eta gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Morrásek, lehen Berrerabilpena eta Datuen Irekiera plana proposatu du 2013ko ekainean. 2013ko udazkenetik 2014ko udara arte luzatuko den lehen plan honen xedeak informazio publikoaren balioa goratzea, ekonomia-hazkundea informazio-zerbitzu berrien garapenaren bitartez bultzatzea, Administrazioaren jarduera gardenago egitea, arduradun publikoen kontuak ematea ahalbidetzea eta datuen kalitatea hobetzea dira.
Herritarren lehen parte hartzea eta gero, behintzat honoko lan lerro hauek erazagutu dira:

- Datuen irekiera
- Datuen kalitatearen hobekuntza
- Datuen bisualizazioa
- Administrazioen arteko elkarlana
- Araudiaren moldaketa
- Balioztatzea
- Komunikazio-plana
- Berrerabilpenaren sustapena
- Softwarearen berrerabilpena
FITXA
Departamentua:
Lehendakaritza, Justizia eta Barnea Departamentua
Ardura duen unitatea:
Gobernu Irekiaren eta Teknologi Berrien Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data: