Bitartekaritzari eta Justizia Errestauratiboari buruzko Foru Legearen aurreproiektua egin aurreko jendaurreko kontsulta
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da jakitea zer iritzi duten Bitartekaritzari eta Justizia Errestauratiboari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren eraginpean gerta litezkeen herritarrek eta ordezkaritza handiena duten erakundeek, honako gai hauei buruz:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
24/2021 Foru Agindua, abuztuaren 31koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra bitarte