Euskarabidearen Plan Estrategikoa

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

INAPeko patioa zirkuluan dagoen jendearekin

2015-2019 legealdiko Nafarroako Gobernurako programa-akordioaren Hizkuntza-politikari dagokion 7. puntuak, honela dio: “Euskararen egoeraren diagnostiko oso eta eguneratua egitea eta Euskararen Kontseiluak plan estrategiko errealista, bideragarri eta eraginkor bat diseinatzea, gobernuaren hizkuntza-politikaren oinarria finkatzeko”.  

2016ko otsailetik 2017ko urtarrilera egin den Plan estrategikoak hurrengo fase hauek izan ditu:  

  • 1- Euskarak Nafarroan duen egoeraren diagnostikoa egin zen.
  • 2- Plan Estrategikoaren zirriborroaren oinarrian 2016ko ekainean osatu ziren 8 mahai teknikoetan jasotako ekarpenak hartu ziren kontuan.
  • 3- Zirriborroa herritarren parte-hartzearen prozesu publikoan jarri zen. Horretarako, 6 lurraldeko informazio saio eta 5 arlokako bilera egin ziren urrian eta azaroan.
  • 4- Egindako ekarpenen analisi zehatza egin zen eta, abenduan, jasotako alegazio eta proposamenen itzulera saioa egin zen.
  • 5- Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politikaren I Plan Estrategikoa (2016-2019) onartu zuen 2017ko urtarrilaren 25ean.


Plana gauzatzen herritarrek  parte hartu izan ahal zuten modu honetara:

  • Herritarren parte-hartze  prozesuan jarritako dokumentuari ekarpenak eta iradokizunak eginda.
  • Kexak, proposamenak edota iradokizunak aurkeztuta.
  • Foro birtualean iruzkinak utzita.


Planaren helburuak:

  • Plan Estrategikoa, 2016-2019 aldian Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikaren oinarria da.
  • Zeharkakoa izango da, hau da, Plan Estrategikoak Nafarroako Gobernuaren departamentu guztiak hartzen ditu.
  • Hizkuntza eskubideen bermatzailea da.
  • Herritarren parte-hartzea du oinarri.
  • Euskarari prestigioa emateko tresna izango da.


Nafarroako Gobernuak 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoa onartu zuen Gobernu Bilkuran Akordioaren bitartez 2017ko urtarrilaren 25ean.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio

FITXA

Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko urriaren 13tik azaroaren 21ra.