Foru Agindu proiektua, hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroaren antolaketa arautzen duena

Erlazionatutako edukiak:

Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa zehatz arautzea proposatzen da. Erregistroaren funtsa araututa dago uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuan (III. kapituluan), zeinaren bidez sortzen baitira, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa. Helburua da profesional sanitarioek kontzientzia-objekziorako duten eskubidea bermatzea, eta, orobat, osasun administrazioak behar duen informazioa jasotzea, hiltzeko laguntza emateko prestazioaren kudeaketa egokia berma dezan, Eutanasia arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa betez.

361E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroaren antolaketa.

FITXA

Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
294E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abenduaren 16tik 2022ko urtarrilaren 14ra bitarte.