Foru Agindu Proiektua, prestazio ortoprotesikoa arautzen duena (kanpoko ortoprotesien modalitatea) eta Nafarroako prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duena
Arau honen bidez aukera eman nahi da prestazio ortoprotesikoak zuzenean jasotzeko eta beren borondatez Nafarroako prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroan inskribatzen diren osasun-establezimendu baimendunek egiteko (erregistro hori xedapen honen bidez sortzen da). Aurrera egin nahi da herritar guztiek prestazio horiek jasotzeko aukera bera edukitzeko bidean, batzuetan pertsona batzuek ez baitute dirua baliagarri edukitzen prestazioa behar dutenean. Izan ere, agindu berriaren arabera, pertsona onuradunek ez dute erabili beharko gastua itzultzeko sistema, hau da, ez dute edukiko zertan lehenbizi prestazioa ordaindu eta gero Osasun Administrazioari dirua itzultzeko eskatu. Prestazioa ordaintzeko modua pertsona onuradunak bere borondatez hautatzen ahalko du foru agindu honetan arautzen diren prozeduren artetik.
Beraz, xedapen honen funtsezko helburuetako bat da prestazioa jasotzeko prozedura eta horretarako bete beharreko baldintzak erraztea; horretarako, ezinbestekoa da zuzeneko ordainketen prozedurari heltzen dioten ortopediei zuzenean ordaintzeko sistema ezartzea, gastuak itzultzeko prozedura bere hartan utzita (noizean behin baizik ez erabiltzeko).
Beraz, xedapen honen funtsezko helburuetako bat da prestazioa jasotzeko prozedura eta horretarako bete beharreko baldintzak erraztea; horretarako, ezinbestekoa da zuzeneko ordainketen prozedurari heltzen dioten ortopediei zuzenean ordaintzeko sistema ezartzea, gastuak itzultzeko prozedura bere hartan utzita (noizean behin baizik ez erabiltzeko).
FITXA
Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
44/2012 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana
Dokumentuak:
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 8tik 29ra bitarte