Foru Agindu proiektua, Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordea sortu eta arautzeko
Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordearen eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-arauak sortzea eta erregelamendu bidez zehaztea. Batzorde hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki-erakundeen arteko lankidetza administratiboko organoa izanen da, eta gazteei zuzendutako tokiko politikak koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratuko da.
Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordea eratu eta arautzea, alde batetik, toki-erakundeek gazte-politika publikoetan duten parte-hartzea handitzeko, eta, bestetik, herrietan sarean lan egiteko sistema bat sustatzeko, horrek ahalbidetuko baitu lankidetza-jarduera iraunkorra, egonkorra eta espezializatua dinamizatuko duten lan-batzordeak sortzea.
189/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordea arautzen duena.