Foru dekretu bat egin aurreko kontsulta publikoa, enplegurako lanbide prestakuntza emateko hezkuntza sistemako irakasleak izendatzeko prozedura arautzen duena
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da jakitea zer iritzi duten honako erregulazio honen eraginpean gerta litezkeen herritarrek eta ordezkaritza handiena duten erakundeek: hezkuntza sistemako irakasleak izendatzeko prozedura, lanbide heziketako ikastetxe publikoen sarean enplegurako prestakuntza egiaztagarria emateko, bai eta jasoko duten ordainsaria ere. Zehazki, gai hauei buruz:
a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia ote den.
c. Arauaren helburuak.
d. Egon litezkeen beste aukera batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).
FITXA
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
43/2021 Foru Agindua, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana
Gaurkotze data: