Foru Dekretuaren proiektua, Nafarroako Foru Komunitateko Gazteriaren Sariak sortu zituen apirilaren 6ko 125/1998 Foru Dekretua aldatzen duena

* Sarien xedea da, batetik, aitorpen bat egitea gazteriaren arloan izandako ibilbideari, egindako lanari edo burututako jarduketa garrantzitsuei, izan pertsonek egindakoak, edo elkarte, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatuek egindakoak, helburu dutenak Nafarroako gazteen partaidetza soziala, autonomia eta bizi-kalitatea bultzatzea.

* Bestetik, aukera ematea Gazteriaren Sarietan partaidetza zabalagoa eta errealagoa izan dadin; zehazki, herritarrei aukera ematea hautagaitzak proposatzeko, bai eta saridunak nor izanen diren erabakitzeko ere, horretarako bozketa irekia eginez gero.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
53/2022 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko martxoaren 8tik 29ra bitarte.