Foru Dekretuaren proiektua, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko antolakuntzaren eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak ezarri eta gazteriaren eskualdeko- eta toki-kontseiluak arautzen dituzten printzipio orokorrak onartzen dituena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte eredu partizipatiboago bat definitzeko helburuari loturik, parte hartzeko mekanismo praktikoak sustatzeko beharra aurreikusten du. Mekanismo horien helburua da herritarrekiko harreman  hobea izatea, erabakien partaide eginez; era berean, gainera, sistemari gardentasun gehiago ematen zaio. Parte hartzeak elkar hobeto ezagutzea dakar, eta onurak ekartzen dizkie gazteei, Administrazioari eta jendarte osoari.


Horretarako, herritarrei, gazteak tarteko, euren bizitzetan eragina duten erabakietan era aktiboan parte hartzeko gaitasuna eskuratzeko tresna berriak eskaini behar dizkiegu; tresna horiek bizipenen trukea ahalbidetu beharko dute, eta gazteei beraien ideiak, iritziak eta asmoak ekarpen gisa konpartitzeko aukera eman behar diete.


Demokrazia partizipatiboaren eredu bat gazteei irekia, baita gazteak batzen diren elkarte eta antolakundeei ere, bai eta gazteen arloko gainontzeko eragileei ere, halako moduz, non denei ere bide emango baitzaie ez soilik gazteriaren politika publikoen garapenean parte hartzeko, baizik eta baita politika horien diseinuan eta prestakuntzan ere.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak Nafarroako gazte entitateen eta gazteriaren ordezkaritza organo goren gisa jotzen ditu Gazteriaren Kontseilua eta eskualdeko eta tokiko kontseiluak; bakoitza bere eremuan, horiek dira kasuan kasuko administrazioekiko solaskideak.
 

FITXA

Departamentua:
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza.
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Disenua
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
43/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgia egon zen 2018ko ekainaren 25etik irailaren 15era arte