Foru Dekretuaren Proiektua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko
2020ko uztailaren 23an, jendaurrean jarri zen foru dekretuaren proiektu bat, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
2020ko abenduaren 30ean, BOEn argitaratu zen 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena. Lege organiko berri horrek berekin dakar aldaketa garrantzitsu batzuk egitea aurretik jendaurrean jarri zen foru dekretuaren zirriborroan.
Horregatik, komenigarritzat jotzen da ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen foru dekretuaren zirriborro berria argitaratzea eta jendaurrean jartzea, halako moduan non bermatuko baitira hezkuntza-eskubidea, denak berdintasun-baldintzetan sartzea eta gurasoek edo tutoreek ikastetxea aukeratzeko askatasuna, foru dekretuaren testua lege berriaren preskripzioetara egokitu ondoren.