Foru Dekretuaren Proiektua, zeinaren bidez hein batean aldatzen baita 113/2005 Foru Dekretua, irailaren 12koa, Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duena
Eguneratzea 113/2005 Foru Dekretua, irailaren 12koa, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duena; izan ere, batetik, hura onetsi zenetik zenbait izen aldatu dira, esaterako, Segurtasun Eskola bera gaur egun Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola deitzen da; bestetik, Eskola lehen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia zegoen, baina egun Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago; gainera, hizkuntza inklusiboa sartu da; eta, azkenik, arauen aipamenak eguneratu dira.
FITXA
Departamentua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Barne Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Hasiera emateko foru-agindua:
93/2018 Foru Agindua, uztailaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana
Dokumentuak:
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko apirilaren 25tik maiatzaren 17ra.