Foruzaingoaren Plan Estategikoa 2020-2023
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Parlamentuaren X. legegintzaldian (2019-2023), PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu Navarra-Podemos eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek akordio programatiko bat lortu zuten Nafarroako Gobernua osatzeko. Akordio programatiko horren esparruan, alderdi sinatzaileek ekintza politikoko ardatzak garatzeko gutxieneko eduki bat hitzartu zuten. Gauzak horrela, “3.10 Funtzio Publikoa, Justizia eta Barnea” izeneko 3. atalean badaude 8 puntu, Foruzaingoari buruz adostutako eduki programatikoak biltzen dituztenak.
Akordio programatiko hori oinarri harturik, 2019ko irailean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak erabaki zuen plangintza estrategikoko prozesu berri bat abiaraztea Plan zuzentzailea 2017-2021 eguneratu eta sinplifikatzeko asmoz; egun horietan, planaren gauzatze-maila %20 ingurukoa zen.
Barne Zuzendaritza Nagusia 2020-2023 aldirako Plan Estrategiko berri bat prestatzen hasi zen, Foruzaingoko estrategia eta berrikuntza taldearekin batera. Lehenik eta behin, diagnostiko estrategikoa egin zuen, eta, ondoren, planaren aurkezpena eta hedapena.
Bestalde, nabarmentzen da, 2019ko apirilaren 30eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua atxiki zitzaiola Nazio Batuek onetsitako Garapen Jasangarriaren Agenda 2030 delakoari. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eskumeneko politika publikoak agenda horri egokitzeko, txosten bat prestatu zen, baita haiek ezartzeko Ekintza Plan bat ere. Alde horretatik, Foruzaingoaren Plan Estrategiko berriak erronka horiek betetzeko eginkizuna hartzen du bere gain. Hori dela eta, haren proiektuetako batzuk bat datoz Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko asmoarekin, hazkunde ekonomikoaren, gizarte inklusioaren eta ingurumenaren babesaren bidez garapen jasangarria sustatze aldera.
Dokumentu honek proiektuaren taldeak egin duen lanaren emaitzak ez ezik, Nafarroako Foruzaingoa ordezkatzen duten sindikatuek aurkeztu dituzten ekarpenak ere biltzen ditu. Hauek hartzen ditu barnean: diagnostikoa, polizia ereduaren definizioa, esparru estrategikoaren aurkezpena, ekintza planaren hedapena, eta hori gauzatzeko beharko diren baliabideen proiekzioa.

FITXA
Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Foruzaingo Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Ebaluazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgia egon zen 2020ko azaroaren 6tik abenduaren 6ra