Haurren babesgabetasun egoeretan detekzioa, jakinarazpena, balorazioa eta esku-hartzea egiteko prozeduraren II. Eskuliburua
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Erlazionatutako edukiak:
"Familia, haurtzaroa eta nerabezaroa laguntzeko Nafarroako II. Plan Integral”ean ezarritako lehentasunezko jarduketetariko bat izan da “Haurren babesgabetasun egoeretan detekzioa, jakinarazpena, balorazioa eta esku-hartzea egiteko prozeduraren II. Eskuliburua” idaztea. Ildo horretatik, funtsezko atala dugu haurrak babesteko gaur egungo sistemaren ereduaren aldaketan, ikuspegi horren alderdi operatiboena baita, babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden haur eta nerabeen egoeretan detekzioa, jakinarazpena, balorazioa eta egunez eguneko esku-hartzea nola, noiz eta zer baliabide edo zer tresnaren bitartez egin behar den ezartzen duen neurrian, kontuan harturik, orobat, familian duten erreferentziazko testuinguruak.
Buru jarririk, Eskubide Sozialetako Departamentuak bere gain hartu du zeregin hau, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia bitartekoa dela. Funtsezko bi oinarri hauetatik abiatuta moldatuta daude haren ibilbide orria eta haren edukia: 1) elkarlana, parte-hartze prozesu baten bidez, haurren eskubideen eta tratu onaren defentsari loturiko erakunde, eragile eta entitateekin, eta 2) adostasuna, xede hauen inguruan:
- 5 urtetik beheiti detekzio eta jakinarazpen maila handitzea, lehentasuna emanez 0-3 tarteari.
- Mintzaira komuna ezartzea babesgabetasunaren azterketan.
- Legerian egindako aldaketa berrietara egokitzea.
- Jarduketa-protokoloen sistematizazioa eta zabalpena bermatzea haurren babesarekin ikusteko duten erakunde guztietan.
- Antolaketa berria egitea haur eta nerabeen babesaren arloko eskumenei dagokienez.
- Sareko lanaren beharra identifikatzea eta bistaratzea.
211/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruan balorazio egiteko prozeduraren II. eskuliburua onesten duena.