Herritarren Arretarako Bulego berria: Zer zerbitzu behar dituzu? Lagundu eraikitzen

Gobernu Irekiaren Zerbitzuak, Herritarren Arretarako Atalaren bitartez, herritarren arretarako bulego berri bat ireki nahi du Iruñean. Zurekin eraikitzea gustatuko litzaiguke. Lagunduko gaituzu?
• Nolakoa izan behar du etorkizuneko bulegoak?
• Zer zerbitzu behar dituzu?
• Nola hobetu dezakegu?
• Aurretiko hitzorduen zerbitzua izatea nahi?
 
Herritarren arretarako bulego berria ireki baino lehen, parte hartzeko prozesu hau prestatu dugu zure iritziarekin herritarrei arreta emateko eredu berri bat definitzeko. Gure asmoa da aurrera egitea eta behar dituzun zerbitzuak eskaintzea.
 
Hona hemen eginen ditugun urratsak:
• Partaidetza saioak barne taldeekin.
• Partaidetza saioa herritarrekin.
• Erregistroan bertan inkestak egitea
• Web inkestak
 
Herritarren arretarako bulego berria sortu nahi dugu zurekin batera. Anima zaitez eta parte hartu; adi gaituzu!

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Zerbitzua
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Inkesta betetzeko epea 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 11ra arte izan da