Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

2019-2030 Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatu eta zuzendutakoak, Uraren 2000ko Esparru Zuzentarauaren printzipioak hartzen ditu eta Foru Komunitatearen tresna nagusia izango da klima-aldaketaren aurkako eta ur-arloko ekonomia zirkularraren aldeko borrokarako. Halaber, Nafarroak 2030erako duen urari buruzko esparru-estrategia integratu berriaren pilareetako bat da. 

NILSAko webgunean ere eskuragarri dago 2019-2030 Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea. Izan ere, altako saneamendua kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, eta harekin aritu da elkarlanean plan zuzentzailea idazteko lanean, GAN-NIK enpresa publikoarekin batera. Ondokoak ere eskura daude NILSAtik: behin betiko planaren dokumentu guztiak (2019ko maiatzaren 8an onetsi zen plana), partaidetza-aldiko dokumentazioa (2018 urtarrila-ekaina) eta jendaurreko aldikoa (2018ko abendua-2019ko otsaila). 
 
Plan zuzentzailea egiteko prozesuak fase hauek izan ditu, Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen esparruan guztiak:
 

  • - Plan zuzentzailearen diagnosia, 2016tik eta 2017ra bitartean, lehen kontsulta eta irismeneko txostena.
  • - Alderatzeko eta parte hartzeko prozesua hiri- eta industria-hornidurari buruz Erriberan.
  • - Lehen zirriborroa, partaidetza publikorako dokumentua, 2018ko urtarrilean amaitua. Partaidetzako prozesua 2018ko urtarriletik maiatzera bitartean egin zen.
  • - Bigarren zirriborroa, hasierako bertsioa, 2018ko abenduan amaitua. Jendaurreko prozesua eta kontsulta, 2018ko abendutik 2019ko otsailera bitartean.
  • - Amaierako dokumentua. 2019ko maiatzaren 8an onetsia.


Jarraian, prozesuaren dokumentazio nagusia duzu eskuragarri.

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgia egon zen 2018ko urtarrilaren 12tik martxoaren 28ra.
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko abenduaren 21etik 2019ko otsailaren 27ra