Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2022

Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2022 Irudia

2022ko Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboa da Nafarroako Gobernuak hartutako konpromiso irmoa Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan zehaztutako helburuak eta erronkak lortzeko, eta, zehazki, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen helburuak eta erronkak betetzeko. Gainera, plan horren bidez betetzen da aipatutako foru legearen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoa.
Besteak beste, honako helburu hauek ditu:

  • ALDAKETAN zentratutako plana izatea. 12/2018 Foru Legean desiratutako eta identifikatutako aldaketak lortzea.
  • Lehentasunak ezarriko dituen plangintza garatzea, eta lehentasun horiek herritarrekin partekatzea planerako ezarritako aurrekontuaren esparruan.
  • Jasotzen diren neurriak egingarriak eta neurgarriak izatea, eta kontuak ematea.
  • Departamentuen arteko lan-dinamika sortzea, oinarri hartuta lankidetza eta elkarrekin sortzea.
  • Plangintza dinamikoa eta etengabe hobetzen eta eboluzionatzen ari dena lortzea.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgia egon zen 2022ko otsailaren 15etik martxoaren 15era bitarte.