Iruñeko lehengo espetxe probintzialaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezia
Migrazio Politikoetako eta Justiziako Departamentuko Azpiegitura Judizialen Zerbitzua

Erlazionatutako edukiak:
Iruñeko lehengo espetxe probintzialaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) prestatzen ari da, egungo egoera identifikatzeko eta Justizia Jauregiaren ondoko espazioa berrantolatzeko. Zuzkidura-erabilerako bi eraikin integratu nahi dira, aldi berean kontuan hartuta Iruñeko lehengo espetxe probintzialaren memoriagunea deklaratu dela eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatu dela.
Plan hori aipatutako Justizia Jauregiaren okupazio osoari eta organo judizial berriak (adibidez, gaur egun sortze prozesuan dagoen Bulego Judiziala) hartzeko lekurik ezari erantzuteko sortu zen. Halaber, herritarrei zerbitzu judizialak eskuratzen lagundu nahi die, zerbitzu horiek guztiak hiriko eremu berean berrantolatuta.
Zuzkidura eremu hori berrantolatzea proposatzen du, 2 eraikuntza bolumen integratuta (bata Justiziarako eraikin bat izanen da, eta bestea etorkizunean eraikitzen ahalko da, Iruñeko Udalaren mendeko zuzkidura erabilerak hartzeko). Horrez gain, espetxe probintzialari eta intsumisioari lotutako memoriagune historiko bat integratzea proposatzen du, baita San Roke eta Erreginaren aldapa kaleen mugikortasuna hobetzea ere.
Planeamenduko figura bat denez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikulua oinarri hartuta beharrezkoa da parte-hartze publikoko prozesu bati ekitea, non nafarrek rol protagonista izanen duten, eta Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako printzipio gidarien arabera arautuko den.