Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia eguneratzea
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Egungo Gobernuak adierazi du konpromisoa duela bai garapen ekonomikoarekin bai espezializazio adimentsuaren estrategiekin, eta hala jaso du 2015-2019 urteetako Akordio Programatikoan.
Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren eguneratze hau Garapen Ekonomikorako Departamentuak sustatu du honako hauekin lankidetza estuan arituz: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta NICDO, NASUVINSA, CEIN eta INTA sozietate publikoak, baita ADITECH ere; eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuen eta Nafarroako Gobernuko gainerako sozietate publikoen lankidetzarekin.
Gainera, estrategia hau garatzeko, hasieratik ari gara lankidetza estuan honako hauekin: CEN, UGT, CCOO, ANEL, NUP, NU, UHUN Iruña, BSH, CINFA, GAMESA, GRUPO AN, MONDRAGON-MAPSA, VISCOFAN, BERKELIUM, USCAL, ORBITAL Aeroespace, Electrónica FALCON. Gainera, 100 entitate, erakunde, enpresa eta aditu baino gehiagok esku hartzen dute, aipatuez gain.
Estrategia horrekin lagundu nahi da Gobernuak erabaki eta neurri multzo bat har dezan garapen ekonomikoaren alorrean; gainera, garapen adimentsuko estrategia eguneratu bat izan nahi da, Europako Batzordeak ezarri dituen beharkizunen ildokoa. Azken finean, honako hiru helburu orokor hauek lortu nahi dira Nafarroarako:
Bizi kalitate hobea honako hauen bidez: gizarte kohesiorako sistema, kalitate goreneko osasun arreta eta hezkuntza sistema bikaina, Nafarroaren indar handi gisa.
Oparotasun handiagoa, enpresa eta industria-ehunaren garapenean oinarritua, pertsonen talentua bateratuz eta bultzatuz, eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatuz Nafarroaren lehiakortasun maila handia izan dadin.
Iraunkortasun handiagoa, Nafarroako natura ingurunea errespetatuz eta nabarmenduz, gure baliabide naturalak babestuz eta haien erabilera eraginkorra sustatuz ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzeko, ingurumenaren iraunkortasunari dagokionez Europan erreferente diren eskualdeen artean kokatu dadin Nafarroa.
2016ko urtarriletik ekainera bitarteko hilabeteetan, parte hartze prozesua egin da zirriborro hau prestatzeko. Bertan, 120 parte hartzaile baino gehiago izan dira: Nafarroako Gobernuko unitateak, erakunde pribatu eta publikoak, alderdi politikoak, unibertsitateak etab. Zehazki, balidazioko 7 mahai edo eztabaida-bilera egin dira eragile desberdinekin, eta parte hartzeko 2 foro 80 parte hartzaile baino gehiagorekin. Horietan, intereseko gai desberdinak jorratu dituzten lantaldeen metodologiaren bidez, eztabaidak izan dira eta estrategia hori prestatzen eta hobetzen parte hartu da.
Hemendik aurrera, parte hartzeko prozesuak bide desberdinak izanen ditu eta bilatuko da gainerako herritarrengana jotzea:
Lehenik eta behin, ekainaren 28an prentsaurrekoa eginen da estrategia azaltzeko, horretan aurkeztuko baitira bai espezializazio adimentsuaren estrategia eguneratzeko zirriborroa bai estrategiak izanen duen parte hartze prozesua.
Aurkezpenaren ondoren, ekarpenak eta iradokizunak bidaltzeko aukera zabalduko da. Gobernu Irekiaren Atariaren bidez bidali ahalko dira, ekainaren 28tik uztailaren 29ra.
Epe horretan, halaber, zirriborroa jendaurrean jarriko da, herritarrek egoki jotzen dituzten ekarpenak, iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Abuztuan zehar, jasotako ekarpen guztiak baloratuko dira, eta irailaren hasieran txosten bat prestatuko da jasotako ekarpenekin eta ekarpen horien inguruan ateratzen diren ondorioekin.
Prozesu guztia amaitu ondoren, aurreikusten da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia Eguneratzea onesten ahalko duela irailaren bukaeran, eta horren azken aurkezpena egin data horietan.
2017ko otsailaren 1ean onetsi da Gobernu bilkuran.
Estekak
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko ekainaren 28tik uztailaren 29ra.
Partekatu: