Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duen Foru Agindua

Arau-proiektu honekin, erregelamendu bidez garatu nahi da desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela, abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuan aurreikusitakoa (errege dekretu horrek arautzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak); helburua da erabiltzeko betekizunak eta baldintzak txertatzea, bai eta aparkatzeko txartelaren titularren eskubideak eta betebeharrak ere, errege dekretu horretan ezarritakoak.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonendako aparkatzeko txartelen jaulkipena normalizatzea eta homogeneizatzea, txartel horiek emateko baldintzak ezartzea, txartel horretan agertu beharreko edukiak zehaztea eta txartela erabiltzean izaten diren iruzur eta abusuen aurka borrokatzea, bai eta modu aktiboan eragoztea ere honelako txartelak erabil daitezen: baliogabeak, fotokopiatuak, osatugabeak, eskuz idatziak, zenbakirik gabeak, iraunkorrak, balio-datarik gabeak edo titularraren identifikaziorik gabeak.

Foru agindu horretan arautzen dira txartela lortzeko administrazio-prozedura, indarraldiaren araubidea eta txartela eskatzeko ereduak.

52/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

76/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez akats zuzenketa egiten baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Aginduan, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen horretan.

FITXA

Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Hasiera emateko foru-agindua:
50/2021 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonendako ibilgailuak aparkatzeko txartela arautzen duen foru agindua prestatzeko
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abuztuaren 23tik 2021eko irailaren 22ra bitarte