Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen Foru Dekretuaren proiektua

Gardentasunaren Atarian argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen Foru Dekretuaren proiektua.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, aldaketa garrantzitsuak sartzen ditu arauaren aurreko idazketan, jatorrizko testuan aurreikusitako neurriak hezkuntza-sistema XXI. mendeko erronketara egokitzeko.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak hezkuntzaren printzipio eta helburuen artean aipatzen du, besteak beste, haurren eskubideak benetan betetzea Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritakoaren arabera, hezkuntza inklusioa eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren printzipioak aplikatzea.

Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen martxoaren 1eko 157/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzea foru dekretu honen bidez.

67/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko apirilaren 1etik 27ra bitarte.