Nafarroako Foru Komunitateko Sustapen Ekonomikoko Alorrak arautzen dituen Foru Legearen Aurreproiektua

Foru lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Sustapen Ekonomikoko Alorrak sor daitezela sustatzea, ekonomia dinamizatzeko, jarduera ekonomikoak gizarte eta ingurumen aldetik jasangarriak izaten laguntzeko, enpresen lehiakortasuna areagotzeko eta ondasunen hornidura eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Sustapen Ekonomikoko Alorrak arautzen dituen foru legearen aurreproiektuaren zirriborroa jendaurrean jarri zen 2019ko maiatzaren 2tik irailaren 30era bitartean.
Aldi horretan, elkarte batzuek sinatutako bi dokumentu jaso ziren, guztira 23 ekarpen edo proposamen biltzen zituztenak. Proposamenetako batzuk osorik edo zati batean onartu izanak berekin ekarri du lege testuan aldaketak sartzea. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da informazioa jendaurrean jartzeko eta herritarrek parte hartzeko beste epe bat irekitzea.

FITXA
Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Atala
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
23E/2019 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana
Dokumentuak:
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2019ko maiatzaren 2tik 30era bitarte.
Jendaurrean ikusgai egon zen 2020ko azaroaren 20tik 2021eko urtarrilaren 31ra bitarte.