Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko antolakuntzaren eta funtzionamenduaren arauak ezarriko duen Araudi proiektua

Nafarroako Gardertasunaren konteilua

Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko gardentasun arloko kontrolerako organo independentea da, eta haren helburua da publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzea.
 
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak, VI. Tituluan, kide anitzeko organo honen egitekoak eta osaera arautzen ditu.
 
5/2018 Foru Legearen 67.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendua arautuko direla organo horrek berak onesten duen erregelamenduan; halaber agintzen du Erregelamendu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra dagoela.
 
Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak, antolaketako eta funtzionamenduko bere arauak prestatzean, herritarren parte-hartzea eskatzen du.
 

FITXA

Departamentua:
Beste organo batzuk
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Gardertasunaren konteilua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko abuztuaren 28tik irailaren 18ra.