Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa 2018-2021
Eskubide Sozialetako Departamentua

Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa tresna da, gizarteratzerako eta kohesio sozialerako ekintzak eta neurriak jasotzen dituena. Konpromiso sendo baten isla da, gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden Nafarroako herritarren eskubideen ikuspegian oinarrituta baitago.
Plan honek jarduera ildoak markatzen ditu gizarteratzerako eskubidea gauzatzeko, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean jasota baitago. Halaber, zehazten dira eskubide hau bermatzeko zerbitzuak, programak, baliabide ekonomikoak eta prozesu- eta eragin adierazleak, baita gizarteratzearekin zerikusia duten arlo guztietako jarduketa guztiak ere.
Ondotik zehazten diren printzipioetan oinarritzen da
- Gizarte-bazterketaren prozesuak ezagutzea
- Eskubideetan funtsaturiko ikuspegia
- Sektore publikoaren ardurapean
- Administrazioen arteko lankidetza
- Genero ikuspegiaren eta kulturen arteko ikuspegiaren zeharkakotasuna
- Eskualdeetako beharrei egokitua
- Parte-hartzea politika publikoen garapenean eta inplementazioan.
- Erantzunkidetasun soziala gizarteratzean.
- Ebaluazio eta etengabeko jarraipena horren garapenean
Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa 2018-2021, behin 2018ko ekainaren 20an Nafarroako Gobernuak onetsia, Gobernuko ekintza izatera pasatu da.