Nafarroako Lurralde Estrategia berrikustea

prozesu irudia
Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) Nafarroa osorako lurralde-antolamenduko plana da. 2005ean onetsi zen, eta 16 urteren buruan gaur egungo behar eta erronketara egokitu behar da. 2020an, Nafarroako Gobernuak dokumentuaren diagnostikoa prestatu zuen, eta hartan agerian gelditu zen Nafarroako Lurralde Estrategia berrikusi eta berritu behar dela.  
 
Berrikusitako Estrategia 2022an idatziko da. Nafarroako Gobernuak nahi du lurraldearen garapen jasangarrirako funtsezko tresna izatea, lankidetzarako eta adostasunerako baliagarria eta, orobat, berrikuntza indartzeaz gainera gizarte osoaren ongizatea bultzatuko duena. NLEk lurralde eredu bat ezarri behar du, Nafarroa bideratuko duena aukera-berdintasunaren aldekoa eta lurraldeko identitate guztiekin errespetuzkoa den etorkizun orekatu eta posibilista baterantz. Helburua hori izanda, parte-hartzea eta adostasuna ezinbesteko tresnak dira arrakasta lortzeko. Hala, partekatuko ditugu etorkizuneko Nafarroarako lurralde-eredua, lurralde- eta gizarte-garapena eta -kohesioa, klima-aldaketara egokitzea, erronka demografikoa, ekonomia jasangarria, hiri trinkoak, garapen orekatua, mugikortasun jasangarria eta Nafarroarako funtsezkoak diren beste gai batzuk.
 
Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da Nafarroak egindako eta Nafarroarako tresna izan dadin. Ondorioz, parte hartzeko bi prozesu diseinatu dira, eta haietan Nafarroako gizarte eta lurralde mailako zenbait eragile eta herritarrak berak inplikatu nahi dira. Lehen prozesua aurtengo bigarren hiruhilekoan eginen da, dokumentuaren zirriborroa prestatu ondoren. Bigarrena aurtengo udazkenaren hasieran egin nahi da, eta proiektua jendaurrean jartzeko faseari lotuko zaio. 
 
Nafarroako Lurralde Estrategia lurralde antolamenduko tresna da eta, hortaz, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko prozesu bat egitea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan eta Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako irizpide orokorrei jarraikiz, biak ala biak, helburu honekin: nafarrek parte hartzea dokumentu hori egiten eta lurraldearen gainean dituzten ideiak adierazi ahal izatea.

FITXA

Departamentua:
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data: