Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoa

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 13. k) artikuluarekin bat, argitara ematen da Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoa, eta oinarrizko informazioaren zerrendan duen kapitulu berariazkoa,  255/2015 Foru Dekretuari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen baitu

Parte hartzea errazteko, lurraldeko lau saio egingo dira toki hauetan:

Tutera: Eder Partzuergoak antolatua, Yehuda Ha‑Levi plazan, z.g., duen egoitzan. Ekainaren 7an, 12:30etik 14:30era.
Tafalla.Erdialdea Garatzeko Partzuergoak antolatua, Tafallako Herriko Etxean (Nafarroa Plaza, 5). Ekainaren 9an, 12:30etik 14:30era.
Estella-Lizarra: Teder elkarteak antolatua, Bellviste, 2an duen egoitzan.  Ekainaren 14an, 12:30etik 14:30era
Antsoain: Cederna Garalur Elkarteak antolatua, Nafarroako Landa Garapenerako Zentroan. Berriobide, 40. Ekainaren 16an, 12:30etik 16:30era

Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoa SITNAko Koordinazio Batzordeak 2016ko urriaren 18an onetsi zuen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.
 


FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Lurraldeko Informazio Sistemen Atala. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko maiatzaren 20tik ekainaren 28 arte.