Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integrala
Erlazionatutako edukiak:
Medikuntza Pertsonalizatuak bilakaera handia dakar berekin praktika medikoa bideratzeko moduan, biomedikuntza/genetika/genomika eta iraunkortasunetik sortutako ezagutza zientifikoaren bitartez, osasun arretaren erdigunean jartzen baitu pertsona. Medikuntza berri honek aldaketa eta hobekuntza nabarmenak eraginen ditu osasun sisteman, eta, gainera, berrikuntzaren eta garapenaren eragile bihurtuko da datozen urteetan. Teknologia eta ezagutza berri horiek hainbat herrialdetako osasun sistemetan ezartzeko, estrategia bat behar da, herrialde eta lurralde bakoitzaren premien eta baliabideen arabera diseinatua dagoena eta arrakasta bermatuko duena. Gainera, eremu horretan erritmo bizian gertatzen direnez aldaketak, beharrezkoa da estrategia ongi zehaztuta egotea eta garapenaren abangoardian egoteko aukera ez galtzea. Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integrala sortzeko, beste herrialde batzuetatik datozen eta antzeko baldintzak dituzten hainbat ekimen eta estrategia hartu dira erreferentziatzat, helburu errealistak eta lorgarriak ezarri ahal izateko.
Estrategia hori bat dator Europako Batzordeko herrialde kideek 2022an Europako milioi bat genomari buruzko informazioa biltzeko akordioarekin (1+MG Roadmap), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Estrategia Nazionalarekin (2021-2027) eta Europar Batasuneko Esparru Programarekin: Horizon Europe (2021-2027). Hala, estrategiaren helburu nagusia da Nafarroa nazioarteko erreferente izatea Medikuntza Pertsonalizatuari aplikatutako Medikuntza Genomikoan, ikerketa bikaintasunaren bidez, eta Nafarroako herritarrei onura sozioekonomiko esanguratsuak ematea; barne hartuta osasun sistema eraginkorragoa eta iraunkorragoa, hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegua.
Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integralaren barruan, ekintza plan bat proposatzen da 2021-2030 aldirako; hain zuzen ere, datozen urteetan, 30 jarduketa ildo espezifiko eta 150 ekintza baino gehiago jarriko dira abian.
Proposamen hori hainbat diziplinatako 50 adituk baino gehiagok urtebetez baino gehiagoz egindako lanaren emaitza da: (i) Osasuna, (ii) Ikerketa, garapena eta berrikuntza, (iii) Garapen ekonomiko eta enpresariala, (iv) Azpiegiturak eta sistemak, (v) Araudia, (vi) Prestakuntza, eta (vii) Komunikazioa eta parte-hartzea.
Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Nafarroako Gobernuaren apustu irmoa da, herritarrei ematen diegun osasun zerbitzua hobetzeko. Hori dela eta, Departamentuarteko Batzordea eratu zuen, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua buru zela. Horrez gain, Osasun Departamentuak eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak ere parte hartzen zuten. Batzorde horrek 2021eko urtarrilaren 28an baliozkotu zuen Estrategiaren proposamena.
Proposatzen den lankidetza ahalegina handia da, eta, neurri handi batean, herritar guztien laguntza solidarioaren araberakoa da. Era berean, Nafarroako Gobernuak eta haren erakundeek koordinatu eta babestu behar dute, Estrategiaren diseinu, hedapen eta gauzatze faseetan finantzaketa bide egokiak erabiliz; horrela, Nafarroa eta bere medikuntza pertsonalizatzea eta 2030ean Medikuntza Pertsonalizatuan buru izatea lortzeko.
Parte-hartze prozesuak Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integralari buruzko informazioa, kontsulta eta eztabaida barne hartuko ditu.

FITXA
Departamentua:
Nafarroako Gobernua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integralaren Batzorde Teknikoa
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 12tik apirilaren 12ra bitarte.