Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan bigarren jarduera arautzen duen Foru-Dekretuaren proiektua

Barne Zuzendaritza Nagusia

Proiektu honek Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikitako suhiltzaile eta kabo lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioen bigarren jarduerari buruzko administrazio-egoera arautzea du xede. Proiektuak gaixotasunen eraginez edo istripuen ondorioz beren lanerako ezinduei, 60 urte bete dituztenei edo 55 urte bete eta bigarren jardueraren hautua egin dutenei eragiten die

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Barne Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
34/2017 Foru Agindua, otsailak 27koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana
Oharrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 133 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko kontsulta ez da beharrezkoa.
Gaurkotze data: