Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektua

Irudia
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.13 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari ematen dio eskumen esklusiboa turismoaren sustapen eta antolamenduaren arloan.

Eskumen esklusibo hori erabiliz, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Legea aldarrikatu zen, eta lege horren helburua zen Nafarroako Foru Komunitateko turismo sektorea arautzea.
Nolanahi ere, Estatuak –dituen eskumen jakin batzuk erabilita– eragina izan dezake Nafarroako Foru Komunitateak ahalmen esklusiboak dituen esparru batzuetan, eta, halaber, Nafarroako legeriak kontuan izan behar du ordenamendu juridikoan sartu direla turismoaren alorrean eragiten duten Europako zuzentarauak.

Ildo horretatik, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektuak honako xede hauek ditu: turismoa bultzatzea, kalitatean oinarritzen den eta enplegua eta aberastasuna sortzen dituen sektore gisa; aurrera egitea turismo jardueretan sartu eta haietan aritzea murrizten duten traba eta oztopoak kentzeko prozesuan, eta, azkenik, Foru Legea egokitzea nahitaez bete beharrekoa den Estatuko oinarrizko araudira.

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektua jendaurrean egon zen jada aldez aurreko parte-hartze proiektu batean, 2017ko abenduaren 29tik 2018ko otsailaren 14ra bitartean.  Prozesu horren ondoren, testuan beste aldaketa batzuk sartu behar izan ziren; izan ere, egindako ekarpenen bat onartu zen eta, batez ere, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2015/2302 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egin zen (bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia-zerbitzuei buruzko zuzentaraua, 2015eko abenduaren 25ekoa), abenduaren 21eko 23/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez.  Sartu diren aldaketak kontuan izanik, komenigarritzat jotzen da informazioko eta herritarren parte-hartzeko beste epe bat irekitzea.


ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartua, zeinaren bidez Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzeko Foru Lege Proiektua onesten duena eta eztabaidarako Nafarroako Parlamentura igorri dena.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
22E/2017 Foru Agindua, maiatzaren 30koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko abenduaren 13etik 2020ko urtarrilaren 10era bitarte.