Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Gobernua Zientzia eta Teknologiako Plan berria prestatzen ari da, Nafarroa berriz ere berrikuntzaren lidergora eramateko. Azken lau urteetan, Nafarroa Europa barnean berrikuntzan eskualde indartsua izatetik moderatua izatera igaro da. Nafarroak gaitasuna du berrikuntzaren arloan berriz ere eskualde indartsu bat izateko eta Europako liderren artean kokatzeko. Oso onak diren hiru unibertsitate ditu, zentro teknologiko aitortuak, talentua, ekintzaileak, enpresa berritzaileak, zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetan arauak ezartzeko autonomia ematen dion foru araubidea eta, orobat, bere baliabideak kudeatzeko aukera ematen dion Foru Ogasuna.


Helburu nagusiak:

- Berrikuntzaren alderdi guztietan hobetzea: inbertsioa, zientzia bikaintasuna, talentua, transferentzia, elkarlana eta nazioartekotzea. Ahalegin horrek etengabea izan behar du lidergoa erdiesteko eta hartan mantentzeko.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako lehen foru legea idaztea, I+G+b-ra bideratutako finantzaketa publikoa iraunkorra izan dadin bermatzeko, Nafarroako berrikuntza sistema ezartzeko (SINAI), eragileak antolatzeko eta enpresetan ikerkuntza, garapena eta berrikuntza sustatzeko.


Inbertitu estrategia: Planaren helburuak lortzeko, Inbertitu estrategia garatuko da, zazpi ardatzetan antolaturik:

1. I+G+b-rako inbertsioa, publikoa zein enpresena
2. Bokazio berritzailea
3. Nazioartekotzea
4. Espezializazioa, S3
5. Erregulazioa: Zientzia eta Teknologiari buruzko legea
6. Transferentzia: laborategitik merkatura
7. Bikaintasuna: Nafarroako I+G+b-ko sistema, SINAI


Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an, hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana onartua izan da.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria, Energia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko abenduaren 13tik 2017ko urtarrilaren 31ra.