Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2021-2025

Erlazionatutako edukiak:
Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana funtsezko tresna da Nafarroan I+G+b arloko politikak planifikatzeko eta koordinatzeko.
Planak helburu hauek izanen ditu::
● Zientzia eta Teknologiari buruzko Foru Legearen helburuak eta xedeak garatzea eta I+G+b-ren bikaintasuna, transferentzia, lankidetza, internalizazioa eta dibulgazioa sustatzea, une bakoitzeko egoerara egokituz eta gizarteak une bakoitzean eskatzen dituen erronkei erantzunez, modu orekatuan babestuz oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua.
● Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen bikaintasun maila hobetzea, bikaintasun adierazleak ezarriz eta ezagutza berria sortzeko bitartekoak emanez.
● Etorkizunari aurrea hartzea eta sare produktiboa eta Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileak bideratzea behar diren teknologietara, halako moduz non Nafarroak aukera izanen baitu gizarteak planteatzen dituen etorkizuneko erronkei konponbideak eskaintzeko.
● Zientzian, teknologian eta berrikuntzan genero ikuspegia zeharkako kategoria gisa txerta dadila sustatzea, bai eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua ere Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) esparru guztietan.
● Abian jartzea bokazio zientifiko eta teknologikoen foru plan bat, genero-arraila murrizteko ere lagungarria izanen dena, arreta berezia emanen diona zientzia eta teknologiako titulazioen sustapenari Foru Komunitateko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
Plana indarrean egonen da 2021etik (plana prestatu den urtea) 2025era arte, eta aldi horretan Nafarroako Gobernuaren I+G+b arloko politika zuzenduko du, Nafarroako berrikuntza ekosistemako eragileentzat erreferentzia izanen diren jarraibideak emanez.
Parte hartzeko prozesuari esker, planaren helburuak eta ekintzak alderatu, kontsultatu eta eztabaidatzen ahalko dira, interes taldeen ikuspegia eta errealitatea txertatzeko, baita gizarte zibilarenak ere.
Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2022ko apirilaren 6koa, 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Nafarroako Parlamentura bidaltzea erabakitzen duena, bertan eztabaidatu eta onar dadin.

FITXA
Departamentua:
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia – I+G+b Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgi egon zen 2022ko otsailaren 17tik martxoaren 17ra bitarte.