Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2020-2023 eperako Plan Estrategikoa

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

SITNAren  2020-2023rako Plan Estrategikoak nahi du parametro hauen arabera bideratu Sistema:

• Datu eta zerbitzu irekiak azpiegitura gisa.
• Elkarreragingarritasuna unibertsalizazio eta sarbide berme gisa.
• «Sistema» zerbitzu publiko gisa.
• Gobernantza zuzenaren eta gardentasunaren ardatz eta euskarri izatea Nafarroako administrazio publikoetan.
• Herritarrak izatea helburu, lehentasuna emanez larrialdi zerbitzuei, ekintzailetza babesteari eta lehiakortasuna hobetzeari.
• Baliabideak «zerbitzuak ematera» egokitzea.


Horretarako, planteatzen da 21 «helburu», 55 «ildo estrategiko» eta 208 «ekintza» dituen bilduma oso bat, hurrengo lau urteetan garatu beharrekoa, lagunduko duena Nafarroako Azpiegitura Geoespaziala sortzen, barne hartuko dituena administrazio publiko eta atxikitako erakunde guztiak, eta gai izanen dena datuak, produktuak eta zerbitzuak modu irekian eta doan eskaintzeko.

Era berean, eskaintzaren osotasuna bermatzeko, jasotzen da oinarrizkotzat jo beharreko datu multzoen bilduma bat (lehendik dauden 1.300 geruzez gain). Eskaintzaren zabalpen hori ere jarri da herritarren eskura, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko informazio geoespazialerako planik hoberena eraikitzeko prozesu honetan parte hartzen dutenen eskura.

Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2020-2023 eperako Plan Estrategikoa SITNAko Koordinazio Batzordeak 2021eko ekainaren 18an onetsi zuen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzua. Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
9E/2019 Foru Agindua, azaroaren 19koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko azaroaren 22tik abenduaren 23ra.